XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neska jatorra eta oso ona omen zan.

Argentinan eriotza arkitu zuan 1934'ko Loraillaren 5'an.

Emen eta an sei seme alaba izan zituzten.

Bertsorik geienak eta ederrenak Ameriketan idatziak ditu Pello Marik.

Euskera maitea galdu zorian ikusten du eta gogor eusten dio berak itxasoz aruntzgo lurraldietatik:
Miru gaiztuak menderatutzen
Duten bezela uxua
Etzazutela iltzera utzi
Gure euskera gaxua.

Bertsoak zitun bere naigabe, urruti-miñ atsekabeen izkuntza maitea; or uzten zitun bere barru-gogamen biotzekoenak.

Euskeraz eta bertsotan izaten zitun emengoekin artu-emanak; aitonak eta osabak jatorki erantzuten ziotela.

Bertsotan ez ezik hitz lauz ere luma garbia eta errexa zuen.

Otañok itz lauz idatziak olerki usaia dariote.

Argentinako Laurak bat gizartean irakasle zan euskera gaietan.

Zutik Pello Marik gizarte ontan esandako itzaldiak txalo beroak jaso zitun.

Sarritan aipatuta izan zan izen ori aldizkaritan.

Garai artan Opera bati elerti ere eman zion Artzai mutilla du izen Opera orrek eta Pedro Mari'ri omen eta sariak merezi zizkion.

Euskalerrira, idatzi zun, ezurrak uztera etorri nai zuala, baño etzegon ori bere esku.

Argentinan Santa Fe Probintziko Rosarion, etxeko eskaleretan erorita golpe batek oeratu zun gaizki.

Sendagilleari arren eskatzen dio gaitzaren arriskua argi eta garaiz azaltzeko; eta alaxe egunetara 1910'ko Loraillak 5 zitula joan zitzaigun Pedro Mari Otaño.

Emendik joan zan baña
Ezta beñere ilko...